Igandean Axioren alde dirua ateratzeko aizkotriala edo 4x4 eta aizkora erakustaldia antolatu zuten Sakana 4x4 taldeak eta Sakanako aizkolariek. Arbizuko industrialdean ospatzekoa zen, eta bertako aizkolariak eta pilotuak aritzekoak ziren, ikuskizuna eman eta Jose Ignazio Flores "Axio"-ren alde dirua ateratzeko. Eguraldi txarragatik ekimena atzeratzea erabaki zen. Antolatzaileek aurrerago zehaztuko dute zein datara aldatuko duten.