Bildu desmilitarizazioaren alde

Guaixe 2012ko maiatzaren 23a

Espainiako ejertzitoren maniobrak eta Guardia Zibilaren eta Forurzaingoraren kontrolak salatu ditu koalizioakSakanako Bilduk "haserre biziz, azken asteetan gure bailarak jasan eta jasaten ari den okupazio militarra eta poliziala" salatu du. Azken aldian Espainiako ejertzitoak Sakanan egindako maniobrak salatu ditu. Baita Guardia Zibilak eta Foruzaingoak jarritako kontrol "etengabeak, herriz herri eta ordu luzeetan" jarritakoak ere salatu ditu Bilduk. Koaliziotik gaineratu dutenez, "indar armatu hauen herritarrekiko jarrera bortitz eta agintzailea" da. Sakanako Bilduk mozioa aurkeztuko du udaletan. Sakanako herri eta errepideetan kontrol sozial eta politikorako erabiltzen diren kontrol polizialen kontra azaltzea eskatzen zaie idatzi horretan udalei. Aldi berean, udalek Espainiako ejertzitoak egiten dituen maniobrak salatu eta ez direla ongi etorriak adieraztea nahi du Bilduk. Horrekin batera koalizioak udalei eskatuko die Sakana eta Euskal Herriaren desmilitarizazioaren alde pauso praktikoak ematen hasteko aldekotasuna azaltzeko. Mozioa behin adostuta Nafarroako Gobernu Zibil eta Barne Delegaziora bidaltzea ere eskatuko die udalei. Espainiako ejertzitokoak SakananApirilaren 25ean Lakuntzan.Apirila akaberan, Altsasun. Maiatzaren 12an, Uharte Arakilen. Maiatzaren 24an, Arbizun.