Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Javier Eneriz arartekoak honakoa proposatu zuen ostiralean Nafarroako Parlamentuan: "Nafarroako Gobernuak hainbat urtetarako plan bat eratu dezala euskara erabiltzen duten edo erabili nahi duten komunikabideei laguntzeko, bai ekonomikoki, bai modu materialean". Enerizek azaldu duenez, hainbat urtetako plana izanik "administrazioak eta onuradunek aldez aurretik ezagutu ahalko dituzte urte bakoitzean euskararen erabilera sustatzeko dauden baliabide ekonomiko eta materialak, aurreikusten diren aurrekontuen eskuragarritasunen testuinguruan". Plana osatu aurretik hedabideekin bildu eta haiek entzutea aholkatu dio arartekoak Nafarroako Gobernuari. Enerizen agerraldia NaBaik, Bilduk eta I-Ek eskatuta izan zen.