Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Parlamentuko Sustapen eta Etxebizitza batzordean aurreko ostegunean Urdiain-Altsasu industrialdea aztergai izan zen. NaBaik Zangituko industrialdearen (Altsasu-Urdiain) udalez gaindiko proiektu sektorialaren etendura bertan behera uztea eskatu zuen, "sikiera aurreneko fasea". Koalizioak argudiatu zuen "industria azpiegituren eta lurzoruen gaineko plangintza eta jarduketei ezarritako berdintasun printzipioak eragingarri" egin behar zituela departamentuak. Mozioaren kontra bozkatu zuten PSNk eta PPk, alde NaBaik, PPk eta I-Ek bozkatu zuten eta Bildu abstenitu egin zen.