Hezkuntza murrizketen kontra, bi greba egun eta mobilizazio ugari aurretik

Guaixe 2012ko maiatzaren 23a

Nafarroako Gobernuak hezkuntza arloan iragarritako murrizketak bertan behera uztea eskatu dute sindikatuek. Unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoko langileek atzo egindako grebak jarraipen handia izan zuen Sakanan. Gainera, gurasoak egoeraren larriaz jabetuta apenas bidali zuten seme-alabarik ikastetxeetara. Atzo Irurtzunen izan zen ibarreko kontzentrazio bakarra. Atakondoa eskola publiko irakasleek egindakoa. Haiek, gainontzekoak bezala Iruñean deitutako protestaldietan parte hartu zuten. Heldu den asteko astearterako eta ostegunerako, atzera ere, greba deitu dute sindikatuek. Haiekin batera, guraso elkarteek ere mobilizazioak hots egin dituzte ikastetxeetan egun hauetarako. Mobilizazioak Irurtzungo Atakondoa eskola       Maiatzak 25, ostirala             17:00etan kontzentrazioa Altsasu Zelandi eskola        Maiatzak 23, asteazkena      13:00etan kontzentrazioa. Arropa ilunekin joan.        Maiatzak 24, osteguna         16:30ean kontzentrazioa.        Maiatzak 25, ostirala            16:30ean kontzentrazioa.       Maiatzak 28, astelehena      16:30ean Kontzentrazioa. Arropa koloretsuarekin, nahi den eskola publikoa aldarrikatzeko.        Maiatzak 30, asteazkena     13:00etan kontzentrazioa.