Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako 2 landetxe eta 3 landa apartahotel Wikilur kooperatiba berriaren sortzaile dira, Nafarroako 60rekin batera. Kooperatibak bere kideei zerbitzuak emanen dizkie batetik. Bestetik, turismo produktuak sortuko dituzte, alojamendua, gastronomia, artisautza, abeltzaintza edo folklorea lotuko dituena. Wikilurreko sakandarrakBakaikuko Angoiko Etxea eta Urdiaingo Erburu I eta II landatxeak eta Zuhatzuko Casa Loperena, Hiriberriko Martiberika etxea eta Iturmendiko Elordi landa apartahotelak.