Bizi dugun"ezkortasun, paralisi eta tristura egoerari" aurre egiteko, Nafarroako Gobernuak gizarte guztiari zabalik dagoen ekimena martxan jarri du. Queremos darle la vuelta izena eman dio eta izen bereko web orri bat sortu du. Sareko gune horren helburua "egoerari buelta emateko ahaleginak, baliabideak eta ekimenak batzea" da. Ekimenaren aurkezpenean, asteartean 37 enpresa izan ziren. Haietako bi sakandarrak: Lacturale eta Lacunza Kalor Group. Ekimenarekin bat egiteko deia egin zieten gizarteko eragile guztiei. Gainera, ekimenak Nafarroan krisitik atera nahi duten guztien bozgoragailua izan nahi du. Hala, pixkanaka batzen joan dira eragileak, baita sakandarrak ere, esaterako, Aguisi-etxea SL eta Leku Ona jatetxe eta landa apartahotela.