Goazen elkarren artean Sakanako garapena lantzera

Guaixe 2012ko maiatzaren 24a

Sakantzen Sareak Sakanako I. Lan Jardun eta Irekia eta Garapenerako I. Jendarte Topaketa antolatu ditu ekainaren 2an Altsasuko Burunda pilotalekuanSakanan bizi dugun krisiaren larritasunagatik sortu zuten Sakantzen Sarea bailarako zenbait bizilagunek. Sakanako garapenaren sustapenerako sare soziala izan nahi du Sakantzenek. Beste modu batean esanda, jende sare bat da, non beraien ezagutzak, esperientziak eta gogoak partekatzen eta konbinatzen dituzten beti ere Sakanako garapena sustatzeko. Biltzen diren pertsona guztien ekarpenak eta ideiak kontuan hartzen dira bertan, Sakanako garapena helburu. Sakantzen Sareak beste herrietako garapen esperientziak ezagutzeko antolatutako hitzaldiak bukatu berri dira, eta hausnarketa egin eta lan egiteko momentua iritsi da. Horrela, ekainaren 2rako bi ekimen antolatu dituzte Altsasuko Burunda pilotalekuan: lehenik eta behin Lehen Lan Jardun Irekia (10:00etatik 12:30era), eta, segidan, Garapenerako Lehen Jendarte Topaketa (12:30etik 14:30era). Sakandarrak, krisiari aurre egiteko aktiboak"Konbentzituta gaude Sakanako pertsonak krisiari aurre egiteko aktiboak garela, eta horregatik elkarlana eta dinamika komunitarioa bultzatu nahi dugu. Aste hauetan antolatutako hitzaldietan, beste leku batzuetako garapen esperientzia arrakastatsuetako protagonistek horrela esan digute: jendearen bultzada ezinbestekoa da" adierazi dute Sakantzen Saretik. Horregatik antolatu dituzte ekainaren 2ko ekimenak. Lan Jardunaren eta Topaketaren helburuakLehen Lan Jardun Irekiaren helburua lan taldetan ariketa praktiko eta parte hartzaileak egitea izango da, metodologia ezberdinak erabiliz (Ideien zaparrada-Brain storming; urre-zirkulua; pitching...). 9:30ean materiala eta kafea banatuko dituzte, 10:00tan hasteko. Sarean aritzearen abantailak esplikatuko dituzte, gero zuzenean dinamika arin eta aktibo batetan murgiltzeko. Garapenerako Jendarte Topeketaren helburua jende gehiagorekin gizarteak Sakanako garapenean joka dezaken paperaz hausnarketa kolektiboa egitea da. Batzar irekiaren formatua izango du. Bertan Sakanako diagnostikoa eskaini, Lan Jardun Irekiaren esperientziaren emaitzak azaldu, aipatutako hausnarketa egin eta garapenerako ekimen kolektibo bat proposatuko da.Sakandar guztiei deialdiaAipatu ekimen hauetan parte hartzeko deia egiten zaie sakandar guztiei. Lan Jardun Irekian parte hartu nahi dutenek sakantzensarea@gmail.com helbidean eman behar dute izena, eraginkortasun arrazoiengatik. Garapenerako Jendarte Topaketa, aldiz, erabat irekia da eta topaketa zenbat eta anitzagoa izan nahi du, emankorragoa izateko. www.sakantzen.orgSakantzen Sarearen informazio guztia. Facebook eta Twitter-en ere badaude.