Errausketagatik, Bilduko alkateek arartekoengana

Guaixe 2012ko maiatzaren 24a

Arabako Lautada, Gipuzkoako Goierri eta Sakanako alkateek (tartean Etxarriko Joxi Bakaikoa eta Olatzagutiko Gurutze Rodriguez) prentsaurrekoan jakinarazi zuten atzo bakoitza bere erkidegoko arartekoarengana joko dutela. Nafarroako Gobernuak erraustegia ezarri nahi duelakoan daude. Eta hori "gure eskualdeetako herritarron iritzia kontuan hartu gabe eta erraustegiak berak sortuko lituzkeen kalteak aintzat hartu gabe" eginen dela salatu zuten Bilduko alkateek. Nafarroako Gobernuko lehendakariorde Roberto Jimenezek iragarri zuen udalez gaindiko plan sektoriala 3 eskualdeetan "erraustegiaren aurka dagoen gehiengo sozialaren gainetik" pasaraztea salatu zuten. Jimenezi inposaketa-bideari ekin nahi izana leporatu zioten. Aldi berean, gogorarazi zuen PSNren azken kongresuan onartutako ponentzian, hondakinak kudeatzeko erraustegiak ez direla erabili behar erabaki zutela.Hiru eskualdeetako Bilduko alkateek erraustegia martxan jartzeak biztanleendako izanen lukeen eragin kaltegarria salatu zuten, bai osasun arloan, bai garapen ekonomikoari dagokionean ere.