Enpresarien eta gobernuaren arteko topaketa

Guaixe 2012ko maiatzaren 24a

Ekonomia suspertzeko eta lanpostuak sortzeko abian jarri diren neurriak azaldu dizkie Barcina lehendakariak enpresarieiSakanako 11 enpresari atzokoan Nafarroako Gobernuko presidente Yolanda Barcinarekin eta industria kontseilari Lourdes Goikoetxearekin bildu ziren Arbizun. Sakanako Enpresarien Elkarteko kideek ibarreko industria sarea mantentzeko beharra nabarmendu zuten. Horretarako, enpresa egitasmo berriak erakartzeko beharra eta eskualdeko ingurunea hobetzeko beharra azaldu zuten. Beste neurrien artean, Nafarroako Gobernuari hainbat proposamen egin zizkioten: Sakanako enpresa txiki eta ertainei laguntza pertsonalizatua eskaintzea ikerketa eta garapenean egindako inbertsioa handitu eta euren errentagarritasuna hobetzeko, langileen etengabeko prestakuntza eta enpresen internazionalizazioa euren lehiakortasuna hobetzeko. Enpresariek, gainera, bailararen irudia hobetzeko egokitasunaz hitz egin zuten, horretarako enpresari, sindikatu eta erakunde publikoen arteko elkarrizketa soziala sustatuz.DatuakSakanak azken 5 urtetan bere industria sarearen %15a galdu du eta %22 inguruko langabezia tasa dauka.Sakandarrak bileranSakanako Enpresarien Elkarteko lehendakari eta Aldakin taldeko jabe Francisco Lopez de Alda; elkarteko lehendakariorde eta Nasipa Dinescon taldeko jabe Miguel Luis Ezkerra; Lacunza Kalor Groupeko zuzendari kudeatzaile José Julian Garziandia; Embutidos y Pates Arbizuko Patxi Goikoetxea; TMI-ko Tomas Muñoz; Egaingo jabe Ignacio Lizarraga; Transportes Guicanbeko Javier Zelaia; Olatzagutiko Cementos Portlandeko zuzendari nagusi Jose Antonio Garcia; Sunsundeguiko zuzendari nagusi Jose Ignacio Murillo, Industrial Barranquesako zuzendari nagusi Luis Alvarez de Eulate eta Industrias Bargako jabe Juan Jose Burillo.