Euskaraz bizi nahi dut adierazteko erak Hizkuntzaren keinua liburuan

Guaixe 2012ko maiatzaren 24a

Hilaren 11n aurkeztu zuen Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Hizkuntzaren keinua liburu ilustratua. 25 idazle eta 26 ilustratzailek parte hartu dute liburuan, tartean dira Castillo Suarez idazlea eta Etxarri Aranatzen familia duen Joseba Beramendi ilustratzailea. Kontseilutik azaldu dutenez, altsasuarra izan da "bidaia honetan gidari". Paul Bilbaok, Kontseiluko idazkari nagusiak azaldu duenez, Hizkuntzaren keinua liburua euskaraz bizitzeko nahiaren aldeko dinamikan kokatzen da. "Izan ere, dinamika horren baitan euskaraz bizitzeko hautua harrotasunez adierazi nahi duten eragile eta herritar guztiak biltzea da helburua". Idazleek 1000 karaktereko luzera duen testua ondu dute. Egile adina estilo opatu daitezke. Eta hitzak irudi bidez ilustratuak izan dira.