Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Mank-eko Immigrazio Zerbitzuak eta Itxipuruk IV. Munduko Arrozak ekimena antolatu dute larunbatean Irurtzungo Foruen Plazan, 10:00etatik aurreraEsan daiteke arrotza mundu guztian barna prestatzen den jakia dela, unibertsala, berdintzen gaituena. Baina herrialde bakoitzak bere ukitua eta zaporea ematen dio. Arrotzak munduko herrialde ezberdinak batzen gaituela kontuan hartuta, duela lau urte Munduko Arrozak ekimena antolatzea otu zitzaion Sakanako Mankomunitateko Immigrazio Zerbitzuari. Herrialde ezberdineko jendea biltzea, arrotza norberaren modura prestatzen. Hori zen ideia. Ideia polita eta arrakastatsua, aurten 4. edizioa ospatuko da eta Irurtzungo Itxipuruk ere lagunduko du antolaketan. Bukaeran dastaketaKuba, Ekuador, Maroko, Senegal, Brasil, Irurtzun� hainbat herrialdeetako jendea ariko da arrotza prestatzen Irurtzungo plazako estalpean. Bitartean, eta festa girotzeko, munduko musika eta doinu ezberdinak entzungo dira, herrialdeetako grafiak eta jantziak gertutik ezagutzeko parada izanen da eta arrotzaren usain ezberdinak barreiatuko dira. Jakina, herrialde bakoitzak arrotza nola prestatzen duen zuzenean ikusi ahal izango da, sukaldariei galderak egin ahalko zaizkie, beraiekin hitz egin, proposamenak egin� harremana sustatu, hain zuzen. Jaia borobiltzeko goizaren bukaeran prestatutako arrotzak dastatzeko aukera izango dute Irurtzungo plazara hurbiltzen direnek. Munduko arrozak ekimena aukera bikaina da kultura ezberdinak eta gastronomia ezberdinak ezagutzeko eta Irurtzunen eta Sakanan bizi diren herrialde ezberdinetako pertsonak gertutik ezagutzeko. Kulturen arteko elkarbizitza, topaketa eta ezagutza erraztu nahi dira jatorri ezberdineko sakandarren artean. Errezeta liburuaAurten, berrikuntza moduan, plazara hurbiltzen direnen artean sukaldatuko diren arroz ezberdinen errezetak jasotzen dituen liburutxoa banatuko da.