Orarregi gazteluaren eguna

Guaixe 2012ko maiatzaren 25a

Nafarroako Erreinuko defentsa sistemaren zati zen Orarregiko gaztelua. Arakil eta Irurtzungo V. mendeurreneko Batzordeak antolatuta, biharkoa hari eskainitako eguna izanen da. Ekitaldien egitarauaren barruan, Nafarroa defendatu zuten gaztelu guztietan jartzen ari diren mugarria mustuko da. Aurretik, gaurkoan, 19:00etan Irurtzungo udaletxean Joseba Asironek hitzaldia emanen du: 1512-1530, Nafarroako konkista. Egitaraua10:00etan Irurtzungo plazatik irteera. 10:40ean Urritzolatik irteera. 12:00etan Orarregi gazteluko oroigarriaren mustutzea. 14:30ean Herri bazkaria Barazki plazan. 17:00etan Mus txapelketaOndoren, Los del Rayoren kontzertua, Barazki plazan.