Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bakaikuko, Iturmendiko eta Urdiaingo 1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenak antolatu du biharko mendi martxan. Herri bakoitzetik martxa bana abiatuko da. Bakaikuarrek Aizkibelgo bidea hartuko dute Sarabera iristeko. Iturmendiarrek Teilaldeko bidetik joanen dira eta urdiaindarrek San Pedroaldeko bidetik. Guztiak eguerdirako bilduko dira gaztelua zegoen tokian mugarri bat jarriko dute. Nafarroako Erreinuaren defentsa sistema izan ziren gaztelu guztietan ari dira halakoak jartzen. Iruritako gazteluazIruritako Gaztelua Nafarroako Erresumako gaztelu garrantzitsua izan zen eta� XIII. mendean hutsik geratutako herrixka baten izena hartu zuen. Ataun eta Burunda elkartzen zituen Naparriatzako Galtzada eta Burundako pasabidea kontrolatzeko eraiki zen. Gazteluari buruzko lehendabiziko aipamena� 1205. urtekoa bada ere (urte hartan, Johanes de Bidaurre, Donostiako teniente izandakoa,� Iruritako gazteluzain izendatu zuten), jakin badakigu 1200. urtean Alfonso VIII.a Gaztelako erregearen armadak indarrez bereganatu zuela Nafarroako mendebaldeko eremua inbaditu zuenean (Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba). Harrezkero, Iruritako gaztelua defentsarako erreferentzia garrantzitsua izan zen muga berri eta arriskutsuan, eta bertako gazteluzainak Iru�eko merindadeko merioak izan ziren� Arakilgo partidetan. Baliteke gaztelua Gaztelako tropek suntsitu izana, 1512an, su eman baitzioten bertatik alde egin aurretik.Egitaraua09:00etan Irteera Bakaikutik eta Iturmenditik.10:00etan Irteera Urdiaindik.12:00etan Hiru herriak Irurita gazteluan bilduko dira. Auzatea. Bitartean I�aki Sagredorekin bisita gidatuak izanen dira.13:00etan Ekitaldia. Mugarriaren inaugurazioa.14:30ean Bazkaria Bakaikuko elkartean. Paellada. Bazkarian lortutako dirua Iruritan jarriko den mugarria ordaintzeko erabiliko da.