Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurrekoan abiarazi zuen erakunde internazionalistak lehenengo aldiz antolatu duen prestakuntza mintegia. Iortia kultur gunean biharkoan segida izanen du mintegiak. Joan nahi duenak mintegia@askapena.org helbidean eman behar du izena eta 15 euro ordaindu beharko ditu (bazkaria barne). EgitarauaMaiatzak 26, larunbata10:00etan Nondik gatoz, Euskal Herria 500 eta gero. Hizlaria: Floren Aoiz, historialaria.12:00etan Abya Yala: Utopiaren eta inperialismoaren amets. Hizlaria: Luismi Uharte, EHUko irakaslea.Bazkaria16:00etan Herri Mugimenduak: Atzo, gaur eta bihar. Hizlaria: Iñaki Gil de San Vicente, pentsalari marxista.18:00etan Internazionalismoa: herrien arteko xamurtasuna. Askapena.