Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Jubenilen mailako Nafarroako Kopako finala jokatuko dute larunbatean OrbinanDenboraldia bukatzear dagoen honetan areto futbolean dauden neska sakandarrek lanean jarraitzen dute, inurriak bezala. Denboraldi bikaina ondu dute Arbizuko Aldabiden eta Irurtzungo Xotan dabiltzan neskak, bai haurren mailan, kadeteetan, jubeniletan eta seniorretan ere. Horietako talde batzuk finaletara iritsi dira. Haurren finala: Orbina - Aldabide Horrela, larunbatean haurren mailako Nafarroako Kopako finalak jokatuko dira Errotxapean, 10:00etan. Arbizuko Aldabidek Orbina izango du aurkari. Jubeniletako finala: Xota - AldabideEmakumezko jubenilen Nafarroako Kopak zapore sakandarra izan du. Primerako denboraldia burutu eta gero Irurtzungo Xota eta Arbizuko Aldabide iritsi dira kopako final handira. Partida larunbatean jokatuko da, Ezkaba Kiroldegian, 11:00etan. Aldabideko seniorrak final laurdenetanBestalde senior mailan dabilen Aldabide taldeak Nafarroako Kopako final laurdenak jokatuko ditu igandean, 11:30ean, Arbizuko kiroldegian. Mutilbera taldea izango dute aurkari arbizuarrek.