Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Promozioko Buruz Buruko lehen final erdia astelehenean jokatuko da, maiatzaren 28an, Tolosako Beotibarren. Jose Javier Zabaleta etxarrendarra eta Jon Jaunarena lehiatuko dira finalaren txartela lortzeko. Zabaleta atzelaria Jaunarena aurrelariari nagusitzen saiatuko da. Askotan izan dira aurkari bi gazteak, asko ezagutzen dute elkar eta horregatik argi izango dute arerioaren kontra nola aritu. Ea etxarrendarra final handirako sailkatzen den. Beste finalerdia ekainaren 3ra arte atzeratu da, Joseba Ezkurdia arbizuarrak eskuin orkatila bihurritu zuelako. Arbizuarrak Alvaro Untoria errioxarra izanen du arerio.