Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Burunda Txirrindularitza Taldetik azaldu digutenez, ekainean antolatu dituzten hurrengo bi probetarako izena ematea zabalik dago. Aurten hilabete bat aurreratu dute II. Sakana Burunda Zikloturista Ibilbidea. Ekainaren 2an izango da. Sakanatik barna ibilbide ez lehiakorra egitea da helburua, baina San Migel igoera kronometratuko da.Eta beste proba ekainaren 10ean izango da, XVII. Altsasu BTT ibilbide ez lehiakorra, hain zuzen. Izena ematea zabalik dago www.clubciclistaburunda.com web gunean.