Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Liburuaren egunean, apirilaren 24an, ikastolako ikasleek, Andra Mari eta Iñigo Aritzakoek barne, JUUL hauteskundeak izan zituzten. Hau da, idazle eta ilustratzaile onenak bozkatu zituzten. Euskal Herriko ikastola guztien datuak batu eta gero, Toti Martinez de Lezea, Antton Kazabon, Josu Waliño, Jasone Osoro, Fernando Morillo, Eider Eibar, Patxi Gallego eta Jokin Mitxelena izan dira aukeratuak. Asteazkenean San Fermin ikastolan izandako ekitaldian, aipatu idazle eta ilustratzaile guztiek Jose Ramon Anda artista bakaikuarrak Juul kanpainarako propio sortutako "Abedarioa" izeneko litografia jaso zuten. Sakanako ikastoletako liburu bozkatuenakKategoriak Egilea Izenburua Boto kopuruaA (3-6 urte) 1. Antxiñe Mendizabal Txerrikumeak 17A (3-6 urte) 2. Jose Mari Iturralde Ke Gorria botatzen duen tximinia 12A (3-6 urte) 3.Arlekin bilduma Txanogorritxo 10B (6-8 urte) 1.Harkaitz Cano Itsasoa etxe barruan 32B (6-8 urte) 2.Jose Luis Martinez Ibilaldia 12B (6-8 urte) 3. Juan Kruz Igerabide Jonas eta hozkailu beldurtia 4C (8-10 urte) 1. Toti Mtz de Lezea Nur eta alfonbra hegalaria 12 C (8-10 urte) 2.Txiliku Kikik koko nahi du 11C (8-10 urte) 3.Harkaitz Cano Itsasoa etxe barruan 5D (10-12 urte) 1.Joxantonio Ormazabal Antonio Bolas 9D (10-12 urte) 2.Toti Martinez de Lezea Nur eta haize arrosa 7D (10-12 urte) 3.Toti Martinez de LEzea Nur eta magia kanpamentua 5E (12-16 urte) 1.Fernando Morillo Ortzadarra sutan 22 E (12-16 urte) 2. Jordi Sierra Ispiluen gainean lotan 21E (12-16 urte) 3.Joxantonio Ormazabal Kittano 17Ilustratzaileak 1.Juan Luis Landa 542.Mikel Valverde 403.Daniele Colombo 174.Leire Urbeltz 12