Hezkuntza komunitateak mobilizazioak zehaztu ditu

Guaixe 2012ko maiatzaren 25a

Sakanako Eskola Publikoetako klaustro, Guraso Elkarte eta Eskola Kontseiluek Hezkuntza Departamentuak prestatutako murrizketen kontra azaldu dira. Hezkuntza arloan heldu den asterako deituta dauden astearteko eta osteguneko grebez gain, gaur bertan hasten den mobilizazio egutegia zehaztu dute. Murrizketen kontra eta kalitatezko hezkuntzaren aldeko aurreneko kontzentrazioa gaur, 13:30ean eginen dute, Olatzagutiko eskolan. EgutegiaMaiatzaren 30ean, UrdiainenGaragarrilaren 1ean, ArbizunGaragarrilaren 6an, Uharte-ArakilenGaragarrilaren 8an, IturmendinGaragarrilaren 15ean, EtxarrinGaragarrilaren 22an, LakuntzanIkastetxeetan gaurko mobilizazioak Irurtzunen 17:00etan kontzentrazioaLakuntzan 16:30ean kontzentrazioa. Altsasun 16:30ean kontzentrazioa.