Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hezkuntza arloko 8 sindikatuk deituta, 2. greba eguna dute gaurkoan unibertsitateaz aparteko hezkuntza publikoan. Gaurko protestaldiarekin Hezkuntza Departamentutik Jose Iribas Sanchez de Boadok iragarri dituen murrizketen kontra egin nahi dute irakasleek eta hezkuntza komunitate osoak. Murrizketak ez egitea eta kalitatezko hezkuntza baten alde egitea aldarrikatuko dute gaurkoan. Murrizketa horiei aurre egiteko ostegunean ere beste greba egun bat deituta dago hezkuntza publikoan. Bitartean, Sakanako ikastetxe guztietan kontzentrazioak eta protesta adierazteko pankartak eta kartelak jartzen ari dira ikastetxeetan. Herria Ikastetxea Irakasleak greban* Joan diren ikasleakIrurtzun Atakondoa %48 %16Uharte Arakil Aralarko Mikel donea %100 %19,04Lakuntza Luis Fuentes %100 %13,46**Arbizu Arbizu %100 %0Etxarri Aranatz San Donato %52,38 %5Iturmendi Arrano Beltza %100 %0Urdiain Urdiain %88,88 %6,89 Altsasu Zelandi %42,3 %5,51 Lanbide Heziketa %100 %0 DBH+Batxilergoa %52,17 %4Olatzagutia Domingo Bados %57,89 %0*Gutxieneko zerbitzuak barne. **Goizez soilik. Mobilizazio egutegiaGaragarrilaren 1ean, ArbizunGaragarrilaren 6an, Uharte-ArakilenGaragarrilaren 8an, IturmendinGaragarrilaren 15ean, EtxarrinGaragarrilaren 22an, Lakuntzan