IÃaki Martiarena laugarrena Ezkabako Trailean

Guaixe 2012ko maiatzaren 29a

Sakandarrak Ezkabako Trailean (25,6 km)1.Juanjo Igartzabal: 2:12:354.Iñaki Martiarena: 2:20:2213.Gorka Santesteban: 2:29:0114.Juantxo Arregi: 2:29:2516.Jose Javier Maiza: 2:30:0418.Patxi Albeniz: 2:32:0320.Iñaki Lopez: 2:33:2034.Alberto Razkin: 2:39:4147.Jose Antonio Salgado: 2:49:2349.Alberto Arrizabalaga: 2:50:3254.Egoitz Aldaz: 2:51:5360.Patxi Rubio: 2:56:0462.Mikel Reparaz: 2:58:2366.Roberto Jaka: 3:01:1972.David Oroz: 3:02:5186.Asier Turunbai: 3:10:20*Oharra: Sailkapenean ez dute korrikalarien jaioterrien daturik eman. Hortaz, gerta liteke sakandarren daturen bat guri pasa izana.Ezkabako Traila. Nafarroako Taldekako Txapelketa1.Txurregi: Iñigo Esparza, Aitor Iraizoz eta Alfredo De Migel (413 puntu)2.Aralar Mendi: Iñaki Martiarena, Patxi Albeniz eta Iñaki Lopez (375 puntu)3.Dantzaleku Sakana: Juantxo Arregi, Jose Javier Maiza eta Alberto Razkin (351 puntu)Igandean Ezkabako Trailaren III. edizioa jokatu zen, aurten Nafarroako Klubetako Txapelketarako baliagarria zena. 317 korrikalariek tenperatura altuak sufritu behar izan zituzten. Korrikalariek bi ibilbideren artean hautatu behar izan zituzten: 18 km-ko proba herrikoia eta 26 km-ko proba gogorra, Ezkaba Traila, Ezkaba menditik San Cristobal gotorlekura igotzen zena. Ezkaba Traileko irabazlea Juanjo Igarzabal izan zen (2:12:35). Zumarragakoa lehen aldiz aritu zen proban eta nahiz eta erorikoa izan, proba segitu eta galdutako postuak berreskuratzeko aukera izan zuen, besoak altxatuz. Ia minutu bateko tartea atera zion Unai Santamariari. Aipatzekoa da Iñaki Martiarena uhartearra laugarrena sailkatu zela. Emakumezkoetan Uxue Fraile nagusitu zen (2:51:31). Sakandar ugari aritu ziren lasterketan eta lan bikaina egin zuten, gainera. Horren isla, taldekako sailkapenean Txurregi Intersport Irabia talde txapeldunaren atzetik Aralar Mendi eta Dantzaleku Sakana sailkatu ziren. Asteburuan Hiru HandiakAsteburuan lau lasterketa izanen dira. Larunbatean Galdameseko Bira eta Gasteizko Hiru Handiak proba entzutetsua eta igandean Baigorriko Artzainen Lasterkaldia eta Arnoko Mendi Lasterketa. www.txurregi.comSailkapenak eta informazio guztia.