Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lehendakari Txapelketarako baliagarria den lasterketa jokatu zen igandean Bergaran. Helmugarako 16 kilometroren faltan Asentzio portua igo zuten txirrindulariek, eta hor 20 txirrindulariz osatutako taldeak hartu zuen aurrea. Helmugan azkarrena Rural Kutxa afizionatuen talde sakandarreko Ramon Domene izan zen. Ruben Fernandez taldekidea 8.a sailkatu zen, denbora berean. Bere lehen garaipena lortu zuen Domenek, baina denboraldiko 14. garaipena eman zion Rural Kutxari. Talde sakandarra primeran dabil.