Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bukatu da Nafarroako 4x4 Sokatira Txapelketa, igandean Betelun jokatutako hirugarren eta azken jardunaldiarekin. Izenak dioen bezala, lau tiralariz osatutako taldeak aritu dira lehian. Emakumezkoen txapelketan (260 kilo) ez zen sorpresarik egon eta Sakanak jantzi zuen txapela (9 puntu), tiraldi guztiak irabazi eta gero. Basaburua-Imotzeko neskak txapeldunordeak izan dira (5,5 puntu) eta Berriozarrekoak hirugarrenak (3,5 puntu). Bestalde, kadeteen txapelketan (290 kilo), Andra Mari talde mistoa hirugarren postuarekin konformatu behar izan da (8 puntu. Berriozarko BKE izan da txapelduna (14,5 puntu), Txantrea bigarrena (13 puntu) eta Berriozar laugarrena (4,5 puntu).