Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbat arratsaldean jokatu zen Bierrik mus txapelketaren finala, giro ederrean. Lakuntzako Pertza elkarteak hartu zituen txapelketako azken partidak. Sakanako euskarazko hedabideen aldeko mus txapelketa Uharte Arakilgo Mikel Arbillarendako eta Alfonso Murorendako izan zen. Landetxe batean asteburuko egonaldia eskuratu zuten, Eroski bidaiak-ek eskainita. Txapeldun ordeak Lakuntzako Jose Mª Agirre eta Jesus Mª Arza izan ziren, Garisoaingo Etxesakan sagardotegian bazkaria irabazi zutenak.Kontsolazio finalean onenak Uharte Arakilgo Isidro eta Fernando Gorriti izan ziren eta Txalapartaren Mapas para una Nación liburuaren ale bana eskuratu zuten. Azkenik, laugarren postuan Iturmendiko Miguel Mª Goikoetxea eta Patxi Lanz gelditu ziren eta Bidezidorrak liburuaren ale bana jaso zuten.