Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur Olatzagutiko Udalak (Bildu 5, PSN 3 eta PP 1) batzarra du eta aurreneko puntua Oscar Alvarez Peon zinegotzi popularraren kargu hartzea izanen da. Alvarez pasa den urteko udal hauteskundeetan Lekunberriko alkate-gai popularra zen. PPk iazko udal hauteskundeetan Sakanan lortu zituen 5 zinegotzi lortu zituen eta haietatik bakarrak, Francesc Parisek hartu zuen bere kargua Altsasun. Uharte Arakilgo 2ak eta Etxarri Aranazko eta Olatzagutiko kargu bana hutsik egon dira urte betez. Izan ere, aurkeztu zituen zerrendetako kide guztiek udal ardurak hartzeari uko egin zioten. Popularrek alderdiko boluntarioekin bete dituzte lau zinegotzi postuak. Baldintza bakarra Nafarroan bizitzea zen.Uharte Arakilgo udalean (Bildu 5 eta PP 2) aurrerago hartuko dute kargua, tramite guztiak despeditu gabe baitituzte. Popularren aulkiak Jesus Gonzalez Gonzalezek eta Jose Ramon Roman Rivasek beteko dituzte. Aurrenekoa udal hauteskundeetan PPko Irurtzungo alkate-gaia izan zen eta Betelun alkate izandakoa da. Roman, berriz, Iruñean ikasten ari den almeriarra.Etxarri Aranazko Udalean (Bildu 7, NaBai 3 eta PP 1) garilaren 3ko plenoan hartuko du zinegotzi ardura Juan Antonio Extremera Apeztegiak. Berriobeitiko PPren zerrendan 13. izan zen iazko udal hauteskundeetan.PP SakananUdal hauteskundeetan aurreneko aldiz aurkeztu zen PP pasa den urtean, Irurtzunen, Uharte Arakilen, Etxarri Aranatzen, Altsasun eta Olatzagutian. 683 boto eskuratu zituen (%7,86). Irurtzunen ez beste udal guztietan lortu zuten ordezkaritza popularrek, 5 zinegotzi.