Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurrena Nafarroako Gobernuaren Banderen Legeak eskatu zien udalei ikurrina kentzeko eta Espainiako, Nafarroako eta Europako banderak udaletxeetan jartzeko. Oraingoan Espainiako bandera udaletxeetan jartzeko eskaera Espainiako Gobernuko Nafarroako ordezkari Carmen Alba Ordunak egin die Etxarri Aranazko eta Olatzagutiko udalei. Eta hileko epea eman die jartzeko. Alba bere errekerimendua Guardia Zibilaren txosten batean oinarrituta egin du, haiek gaztigatu baitzuten udaletxetan ez banderarik ez haiek jartzeko mastarik ez zegoela. Bi herrietako alkateek, Joxi Bakaikoak eta Gurutze Rodriguezek azaldu digutenez, herritarrei jasotako jakinarazpenaren berri emateko batzar informatiboak deituko dituzte. Etxarri Aranatzen garagarrilaren 12an izanen da, 20:00etan, udaletxean. Olatzagutian data zehazteko dute oraindik. Bestalde, Altsasuko PPko mozioa aurkeztu du gaurko plenoan, udaletxean Espainiako bandera jartzea eskatzen du.