Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Bilduko ordezkariak gaixotasun larriak dituzten euskal presoak berehala askatzea eskatu dute, tartean Jesus Mari Mendinueta, Poxtiña, arbizuarra. Bilduko udal ordezkariek gaixo dauden presoak aske nahi dituzte "jasaten dituzten gaitz larriei behar bezalako tratamendua jartzeko". Kartzelan jarraitzeak presoen gaitzak larriagotzea ekartzen dutela nabarmendu dute koalizio kideek. Bilduko kideek sakabanaketa salatzearekin batera, Frantzia eta Espainiako gobernuei eskatu diete "pausuak eman ditzatela bake eta konponbide eszenatokia abiatzeko, konponbidea egonkorra eta atzera bueltarik gabea izan dadin". Horregatik, besteak beste, euskal presoei ezartzen zaizkien salbuespeneko hainbat neurri indarrik gabe uztea eta gaixorik eta zigorrak beteak dituzten presoak, arbizuarra kasu, askatzea eskatu dute. Agerraldian Uharte Arakil, Lakuntza, Arbizu, Etxarri Aranatz, Bakaiku, Iturmendi, Urdiain, Altsasu eta Olatzagutiko udal ordezkariak izan ziren. Mendinuetaren kasuaKonfiantzako medikuak, bisitetan, kristalaren atzetik egin diezaioke jarraipena, bestela espetxera sarrera debekatuta baitu. Arbizuarrak ez du behar bezalako tratamendurik jasotzen. Hainbat proba egin beharko lizkiokete baina murrizketak tarteko ez dizkiote egin. Mendinuetak afekzio sistematikoa duen gaixotasun erreumatikoa du.Horrek begietako gaitz bat ekarri dio. Horrek aurreko aldeko ubeitisa sortu dio eta ikusmen gaitasuna urritzen dio. Bestalde, bi hernia diskal ditu, lepoaldean eta gerrialdean, lepoko mina eta ziatika sortzen dizkiotenak. Migraina eta aurreko sinupatia aldi errepikatuak ditu. Oinaze hezur-gihar eta hezur-artikularrak.