Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Izan eskualdekoak edo izan nazionalak, euskarazko hedabideen etorkizuna herritarren, gure esku dago. Geuk eutsi beharko diegu.Hala uste dugu Bierrik fundazioan eta Berria taldean. Azken horrek Zure ziztada behar dugu kanpaina jarri du martxan, euskarazko hedabideen arloan dagoen egoeraren berri emateko. Egoera zail horren aurrean Berria taldeak hainbat neurri proposatu ditu egoera aldatzeko, eta horien berri emateko antolatu da Etxarri Aranazko hitzaldia.Gaurko Etxarriko aurkezpenaren ondoren, garagarrilaren 5ean, Altsasun eginen da. Irurtzunen ere izanen da aurkezpenik.