Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean, egun ederra lagun, Gaztelu eta Sarabeko bidea hartu zuten, 40 bat arakildar eta irurtzundarrek eta 100 bat bakaikuarrek, iturmendiarrek eta urdiaindarrek. Helmuga, garai batean Nafarroako Erreinuaren defentsa sistemaren zati izan ziren gazteluetara igotzea, eta behin han Nafarroako konkistaren urteurrena oroituz mugarri bat mustutzea. OrarregiIrurtzundik abiatu zirenei Izurdiagan gehiago batu zitzaizkien eta mendian gora abiatu ziren. Eguerdian gora iritsita ekitaldia izan zen arakildarrak, irurtzundarrak eta iltzarbetarrak bildu zituenak, 60 bat. Indarrak hartu ondoren, Mikel Goldarazenak gazteluaren inguruko azalpenak eman zituen. Txistularien doinura aurreskua dantzatu zuten dantzariek, mugarria mustutzeko. Orarregin bildutakoek famili argazkia egin zuten. Behin Irurtzunen Iratxo elkartean 20 bat pertsona bazkaltzera bildu ziren. Muserako tartea ere hartu zuten. Ondoren Los del Rayoren kontzertua Barazki plazan. Irurita Burunda ekialdeko 3 herritatik abiatutako martxan 11:00etan bildu ziren Saraben. Irurita gaztelua zegoen haitzera igo eta han Iñaki Sagredoren azalpenak entzuteko aukera izan zuten. Bisita gidatuaren ondoren, gaztelua zenaren atarian ekitaldia izan zen. Txalapartaren eta etxajuen doinuek 1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimeneko kide bati hitz eman zioten. Nafarroa bizirik-en manifestua gogora ekartzeaz gain Nafarroako erresuma defendatu zuten gazteluak ekarri zituen gogora, Sakanakoak aipatuz. Azkenik, garagarrilarne 16an Irulean eginen den ekitaldian parte hartzeko deia egin zuen. Despeditzeko, mugarria estaltzen zuen Nafarroako bandera kendu zen eta hala mustuta gelditu zen.