Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hezkuntza arloan gobernuak ezarri nahi dituen murrizketen kontra protesta egiteko mobilizazio berriak iragarri dituzteHezkuntzako sindikatuek deituta gaurkoa unibertsitatean ez beste ziklo guztietan grebara deituta zeuden irakasleak. Hirugarren greba egun honetan ere Sakanako ikastetxeetako gela hutsik gelditu dira. Lanuztearekin bat egin dute eskoletako hezkuntza komunitateak. Guztiek ere salatu dute irakaskuntza publikoaren etengabeko kalitate galtzea. "gehiagora joko du gelako ikasle gehiago badaude, irakasleek ordu gehiago eman behar badituzte eta irakasleak kaleratzen badira". Astelehenean jakin zen, bestalde, Nafarroako Parlamentuko zerbitzu juridikoen txosten baten berri. Espainiako Gobernuaren hezkuntza murrizketak ezartzen dituen dekretuak Nafarroako Gobernuaren eskumenak urratzen dituela. Hala ere, Iribas kontseilariak murrizketekin aurrera jarraituko duela esan du. Sakanako hiru ikastolek gaurko greba deialdiarekin bat egin dute. Bestalde, astearteaz geroztik, Andra Mari ikastolako langileak 8:45etik 9:00etara ikastolako atean kontzentratzen dira, murrizketak salatu eta kalitatezko hezkuntza aldarrikatuz. Haiekin bat egitera deitu dituzte familia guztiak. Herria Ikastetxea Irakasleak greban* Joan diren ikasleak 29an 31n 29an 31nIrurtzun Atakondoa %48 %66 %16 %10Uharte Arakil Aralarko Mikel donea %100 %100 %19,04 %15Lakuntza Luis Fuentes %100 %100 %13,46** %13,46Arbizu Arbizu %100 %100 %0 %0Etxarri Aranatz San Donato %52,38 %100 %5 %5 Andra Mari ikastola --- %95,5 --- %0Iturmendi Arrano Beltza %100 %100 %0 %0Urdiain Urdiain %88,88 %100 %6,89 %0Altsasu Zelandi %42,3 %53,84 %5,51 %2,65 Lanbide Heziketa %100 %100 %0 %0 DBH+Batxilergoa %52,17 %72 %4 %5 Iñigo Aritza ikastola --- %100 --- %0,6 Txioka haur ikastola --- %100 --- %22Olatzagutia Domingo Bados %57,89 %64,7 %0 %0*Gutxieneko zerbitzuak barne. **Goizez soilik.