Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Promozioko Buruz Buruko lehen final erdia gaur jokatuko da, astelehenean, Tolosako Beotibarren, 16:30etik aurrera hasiko den jaialdian. Jose Javier Zabaleta etxarrendarra eta Jon Jaunarena lehiatuko dira finalaren txartela lortzeko. Zabaleta atzelaria Jaunarena aurrelariari nagusitzen saiatuko da. Askotan izan dira aurkari bi gazteak, ongi ezagutzen dute elkar eta horregatik argi izango dute arerioaren kontra nola aritu. Ez dago faborito argirik, bi pilotariak oso fin ibili baitira azkenaldian. Ea etxarrendarra final handirako sailkatzen den. Beste finalerdia ekainaren 3ra arte atzeratu da, Joseba Ezkurdia arbizuarrak eskuin orkatila bihurritu zuelako. Arbizuarrak Alvaro Untoria errioxarra izanen du arerio.