Mariñelarenak eta Oliasek Alcañizeko lasterketari agur

Guaixe 2012ko maiatzaren 30a

Espainiako Abiadura Txapelketako (CEV) lasterketako hirugarren lasterketa jokatu zen asteburuan Aragoiko Alcañizeko Motorland zirkuituan. 9.000 zale bildu ziren lasterketak ikustera.Moto 2 mailan dabilen Alex Mariñelarena irurtzundarrak ez zuen bere eguna izan, eta lasterketa utzi behar izan zuen seigarren itzulian zegoenean. Jordi Torres nagusitu zen. CEVeko Moto 2ko sailkapen orokorrean Torres da sailkapen nagusiko liderra, 60 punturekin. Alcañizen puntuatu ez duenez Mariñelarena 4. postura jaitsi da, 33 punturekin. Eta Stock Extreme mailan gauzak ez ziren hobe joan. Juan Mari Olias irurtzundarrak ere arazoak izan zituen eta lasterketa utzi behar izan zuen laugarren itzulian. CEVeko Stock Extreme mailako sailkapen orokorrean Carmelo Morales dago buruan (70 puntu). Juan Mari Olias 17.a da (6 puntu). Hurrengo lasterketa Kataluniako Zirkuituan jokatuko da, ekainaren 24an.