43. Herrien Arteko Txapelketa

Guaixe 2012ko maiatzaren 30a

Asteburuan hirugarren jardunaldia jokatu da. Kimuen, haurren, gazteen eta seniorren arteko partidak izaten dira. Bigarren mailako A multzoan, Zizurrek 3-1 hartu zuen menpean Altsasu, eta Arbizuk atsedenaldia izan zuen. Zizur eta Arbizu sailkapenaren buruan daude. Asteburuan Ultzamaren kontra ariko da Arbizu, eta Altsasuk atseden jardunaldia du.