Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Espainiako Zirkuituko Irristaketa Txapelketa jokatu da asteburuan Sant Boi de Llobregaten. Sakanatik ordezkaritza zabala aritu da bertan, eta aipatzekoa da Amaya klubean aritzen den Saioa Baztan jubenil altsasuarrak egindako lana. 1.000 m linean zilarrezko domina lortu zuen, 10.000 m kanporaketan 5.a izan zen - Amayan dabilen Mireia Rivero olaztiarra 6.a sailkatu zen - eta 5.000 m puntuazioan bederatzigarrena. Harrobi bikainaSakana Irristaketa Taldeko Maialen Unanua jubenila ere goiko postuetan ikusi genuen. 200 metroko erlojupekoan seigarrena izan zen urdiaindarra. Bere taldekide Irantzu Imaz 12.a izan zen eta Maider Agirre 18.a. Amayako Mireia Rivero 15.a sailkatu zen. Gizonezkoen jubenil mailan Sakana taldeko Gaizka Ocaña urdiaindarra 9.a sailkatu zen 1.000 m linean. Bestalde, aipatzekoa da ere lan bikaina egin zutela haurren mailan aritu ziren Sakana taldeko Ines Morenok, Erkuden Madinabeitiak, Ainara Marcosek eta Amagoia Gomezek. Baita kimuen mailako Unai Villalobosek. Zorionak guztiei!