Nafarroako Kopa Xotarendako

Guaixe 2012ko maiatzaren 31

Asteburuan emakumezkoen areto futboleko Nafarroako Kopako bi final jokatu dira, eta bertan Arbizuko Aldabide eta Irurtzungo Xotako taldeak izan ditugu lehian. Haurren mailako Nafarroako Kopako finalean Aldabidek ezin izan zuen kopa altxatu, Orbinaren kontra 4-2 galdu baitzuten arbizuarrek. Partida bukatzeko 5 minuturen faltan bina berdinduta zeuden Orbina eta Aldabide, baina azkenean kopa Iruñean gelditu zen. Gazteen mailako kopa Sakanan geldituko zela argi zegoen, Irurtzungo Xota eta Aldabide sailkatu baitziren finalerako. Emozioz betetako partida izan zen, derby bikaina, binako berdinketarekin despeditu zena. Kopa, hortaz, penaltyetara erabaki zen. Azkenean Xotakoek haztatu zuten gehiago kontrako atean eta beraiek ekarri zuten kopa. Aldabide seniorreko kopako finalerdietanSenior mailan dabiltzan Aldabideko neskek aurrera egin dute Nafarroako Kopan. Mutilbera taldea final laurdenetan menpean hartu eta gero, final aurrekoa jokatuko dute asteburuan, Beti Kozkorren kontra. Ea finalerako txartela lortzen duten.