Udalek haien zorra %11,24 jaistea lortu dute

Guaixe 2012ko maiatzaren 29a

Ibarreko 15 udalek urte betean haien zorra 1.132.000 eurotan jaistea lortu dute. Espainiako Ogasun Ministerioak zabaldu duenez, Sakanako 13 udalek pasa den urte akaberan 8.934.000 euroko zorra pilatuta zuten. Zor hori, gehien bat, azken urteetan herrietan egin beharreko lanak aurrera eramateko kontratatutako maileguen bidez pilatu dute udalek. Horiek ordaindu ahala zorra murrizten joan da.Arruazu eta Ergoiena dira zorrik gabeko Sakanako udal bakarrak. Zorpetuta daudenen artean 10 udal dira zorra txikitzea lortu dutenak (Irurtzun, Irañeta, Uharte Arakil, Etxarri Aranatz, Bakaiku, Iturmendi, Urdiain, Altsasu, Olatzagutia eta Ziordia). Arakilek pasa den urteko zor bera mantendu du. Eta azken urtean inbertsio handiak egin dituzten Lakuntzak eta Arbizuko udalen zorrak gora egin du. Ibarrean udal ardurak dituzten alderdiek aspaldi ari dira bestelako udal finantziazio sistema bat eskatzen, egungoarekin udalak Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzen mende baitaude. Udalerria                2011*         2010*Arakil                       175             175Irurtzun                     65              124Irañeta                    323              345Uharte Arakil       1.014            1.057Arruazu                      0                  0Lakuntza                513              491Arbizu                  1.506           1.504Ergoiena                     0                 0Etxarri Aranatz    1.193           1.588Bakaiku                  211              254Iturmendi               327               348Urdiain                  115                124Altsasu               2.525            2.714Olatzagutia            804            1.161Ziordia                   163               181Guztira:               8.934        10.066*Datuak mila eurotan.