Bermepean libre, epaiketaren zain edo epaiaren zain dauden 50 nafarren ordezkaritza batek agerraldia egin zuen larunbatean Berriozarren. Gehienak Ekin edo Segiko kide izateagatik auzipetuak. Auzipetuak, bai zera! lelopean, nabarmendu zuten Espainiako makinaria politiko eta judizialak "alferrikakoa" dela. "Eragin duen sufrimenduaren gainetik, ez du lortu blokeatzea gure herri eta auzoetan bizi dugun errealitatearekiko konpromiso militantea". Herriaren aldeko lana zigortu nahi zuen olatu errepresibo baten zati izan direla salatu zuten larunbateko agerraldian. Aipatu zutenez, "Nafarroa, berriro ere, laborategi errepresiboa izan da eta da, Estatuak eskubide zibil eta politiko guztiak kriminalizatu nahi ditu eta". Bide horiek antzuak direla eta bertan behera uztea eskatzearekin batera, gizarteari dei egin diote, "egoera hau lehen aldiaren zati izan dadin, urratsak ematen segi dezan". DatuakAzken 5 urteetan Nafarroan erakunde politikoen kontrako 14 sarekada izan dira. 87 pertsona atxilotu eta 80 auzipetu dituzte. Haietatik 23 espetxean daude (tartean Joxe Aldasoro eta Patxi Arratibel etxarriarrak), 50 epaiketaren zain libre daude eta 7 epaiaren zain (tartean Maitane Intxaurraga arbizuarra).