Murrizketen kontra sektore publikoa greba

Guaixe 2012ko maiatzaren 31

Nafarroako Gobernuak hezkuntzan, osasun arloan eta beste zerbitzu publikoetan ezarritako murrizketekin sektore publikoan 2.000 lanpostu galduko dira, eta urtea despeditu aurretik gehiago izan daitezke. Sindikatuen kalkuluak dira. Horregatik, arlo publikoko langileak grebara deitu dituzte gaurkoan sindikatuak (STEE-EILAS, ELA, LAB, CCOO, AFAPNA,UGT, CSI-F eta ANPE), "langile eta orokorrena herritar guztien eskubideen kontrako aurrekaririk gabeko eraso baitira". Sindikatuetatik jakinarazi digutenez, hezkuntzan eta osasun arloan grebak jarraipen handia izan du, nahiz eta gutxieneko zerbitzuak handiak izan. Udaletan ere jarraipen handia izan du, Altsasukoan salbu.