Sexualitateaz zer interesatzen zaizu, gazte?

Guaixe 2012ko maiatzaren 31

Gozamenez programa 14 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Programaren bidez sexualitatea poztasun handiz, "gozamenez", eta mugarik gabe bizi beharreko zerbait bezala ulertzen du, "nahi duguna erabakitzeko eta beste pertsonekin harreman hobeak edukitzeko autonomoagoak izaten lagunduko diguna". Horretarako programak urtero sexualitatearen aspektuekin lotutako jarduera ludikoak eskaintzen dizkie gazteei. Gozamenez programa gazteei zuzenduta dagoenez, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko arduradunek gazteen interesetan oinarrituta zehaztu nahi dituzten aurtengo programaren edukiak. Horregatik, sexualitatearen inguruan gazteek dituzten interesak jakiteko gutun bana bidali diete. Aldi berean, gozamenezsakana@live.com e-posta zabaldu dute eta Tuenti sare sozialean Gozamenez Sakana izeneko profila zabaldu dute. Eta telefonoak ere eman dituzte: 948 600 694, 948 460 752 eta 948 564 785. Bestalde, Altsasuko Intxostiapunta gazte txokoan sexu-buzoia jarri dute, gazteek haien ekarpenak egin ditzaten.