Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urdalurko uharkatik ibar guztia urez hornitzeko asmotan, Sakanako Mankomunitatea hornidura sarea zabaldu nahi du. Lakuntzaraino iristen den sarea Ihabarreraino eraman nahi du eta horretarako lanak egiteko asmoa du. Lanak egin ahal izateko ukitutako ondasunen premiazko okupazioa onartu zuen atzoko bileran Nafarroako Gobernuak.Aipatu lanak Construcciones Legarra Lazkoz enpresak eginen ditu 1.021.047 euroren truke. 895.000 euro Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza bidez jasoko du Sakanako Mankomunitateak. Lanek 5 hileko iraupenen dute.