Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Gobernuak atzoko bilkuran errepideak kontserbazioko, bide-segurtasuneko eta edukieretako hamabi kontratu lizitatzea erabaki zuen. Horien artean dago Irurtzungo Kontserbazio Zentroko 2012 eta 2015 bitarteko lanak. Haren eraginpean dauden Leitzaran (A-15), Sakana (A-10) eta Iparraldeko (A-1) autobideetan 7,05 milioi euro gastatuko da. Eta 5,95 milioi euro, gehienez ere, errepideetan.Kontratuek errepideetako bide-zaintzaren eta gertakarien arreta jasoko dute; errepide-bazterretatik zaborra kentzeko eta inausteko lanak; galtzada, arekak edo drainatze-sistemak garbitzeko lanak; galtzadako konponketa zehatzak (bidezuloak, asentuak...); zoru-zatiak sendotzea; era guztietako konponketak (arekak, fabrikako lanak, hormak, egiturak...), eta ezpondak egonkortzeko lanak (harri-lubetak edo sareak jartzea harriak eror ez daitezen), besteak beste.