Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Trinitate ospakizunak, atzera ere, bakaikuarrak eta iturmendiarrak domekan Santa Marinara eramanen ditu. Eguerdian auzatea izanen da, trikitilarien doinuak alaituko dutena. 12:30ean ermitan meza izanen da. 14:30 aldera mahaira eseriko dira familiak eta koadrilak. Handik jaikitzerako Santa Marinako plazan dantzaldia izanen da. Aurten ospakizunak Bakaikuk antolatzen dituenez, festa akabera Bakaikuko plazan despedituko da. Urbasatik jaitsi ondoren, 20:00etatik 23:00etara Iñaki Bizkairekin dantzaldia izanen da. Herenegun bai bakaikuarrak, bai iturmendiarrak Urbasa gaineko ermitara igo ziren. Pazko laugarren egunarekin, Trinitatearen irudia ermitara igo zuten, bederatziurrena egin eta gero. Helduekin batera, Iturmendiko eskolako txikiak ere mendian izan ziren.