Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bi urteren ondoren, atzera ere Ameriketako Estatu Batuetatik bueltan da Iruñeko Orfeoia. Igor Ijurra Fernandezek zuzentzen duen musikari taldeak arrakasta handiz 3 kontzertu eskaini zituen New Yorken. Hiriko orkestra filarmonikoarekin eta Rafael Frübecken zuzendaritzapean, Iruñeko Orfeoiak Carl Orffen Carmina Burana eta Manuel de Fallaren Atlantida eskaini zituen. Orfeoiarekin aritu dira Pedro Lizarraga, Txaro Garziandia, Javier Artieda, Tere Flores, Leandro Garziandia eta Xabier Garziandia sakandarrak.