Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Belgikako Lotto taldeko Steve Bekaertek irabazi du afizionatuen mailako Nafarroako Itzulia, bere taldekide Tim Wellensi 22 segundo eta Bidelan taldeko Joseba del Barriori 56 segundo aterata. Rural Kutxa talde sakandarreko Dario Hernandez 7. sailkatu da, 1:12ra. Aipatzekoa da talde sakandarrak ez duela etapa garaipena eta lehen bost postuen artean sailkatzeko helburua bete baina, hala ere, taldeko zuzendari Jaime Garzon kontentu dago egindako lanarekin. "Podiuma zapatu edo etaparen bat irabaztea falta izan zaigu, baina ahal duguna eman dugu eta alde horretatik pozik gaude" adierazi du. Atzoko etapa, Xabierren hasi eta Iruñean despeditu zena, Azysa-Telco’m taldeko Arkaitz Duranek irabazi zuen, helmugara bakarrik iritsi eta gero. Duran Nafarroako Itzulia irabazteko faboritoetako bat zen, baina bi etapa garaipenekin konformatu beharko du, tartean larunbatean San Migelgo santutegian despeditu zenarekin.