Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo Dauphiné Criteriumeko atarikoa jokatu zen, erlojupekoa. Azkarrena Orica taldeko Luke Durbridge izan zen, 21 urteko gaztea. Erlojupekoan ongi moldatzen da australiarra, eta horri esker 4 etapa irabazi ditu aurten. Lau sakandar ari dira aipatu proban lehian. Euskalteleko Gorka Verdugo 58.a izan zen, 18 segundora; Movistarreko Imanol Erbiti 96.a, 28 segundora; Euskalteleko Egoi Martinez 108.a, 30 segundora; eta talde bereko Jorge Azanza 110.a, 30 segundora. Gaur bigarren etapa dute jokoan, Sayssins eta Saint Vallier artean, 187 km-koa. Helmugarako 10 km-ren faltan portu bat igo beharko dute, etapa baldintzatu ahal duena.