Samuel Sanchez lurrera Dauphiné Liberéko lehen etapan

Guaixe 2012ko ekainaren 5a

Atzo Dauphiné Liberé lasterketako lehen etapa jokatu zen. Jakina denez, askok Tourrerako test moduan hartzen dute Frantziako lasterketa hau. Bada, 47. kilometroan Samuel Sanchez lurrera joan zen. Euskalteleko liderra oso berandu iritsi zen helmugara, 23:54ra, eta ospitaleko bidea hartu zuen. Han ikusi zuten zorionez ez duela saihets hezurrik apurtu, baina kolpe handia dauka. Gaur ikusiko du proban jarraituko duen ala ez. Atzoko etapa esprintean erabaki zen eta BMC taldeko Cadel Evans nagusitu zen. Euskalteleko Egoi Martinez eta Gorka Verdugo denbora berean sartu ziren, Movistarreko Imanol Erbiti 27 segundora eta Euskalteleko Jorge Azanza 42 segundora. Sailkapen orokorrean Sky taldeko Wigginsek jarraitzen du lider. Verdugo 43.a da, 17 segundora; Martinez 95.a, 49 segundora; Erbiti 97.a, 50 segundora; eta Azanza 114.a, 1:07ra. Gaur bigarren etapa dute jokoan.