Udan ere futbola

Guaixe 2012ko ekainaren 5a

Uztailean futbol campusa antolatu du Mank-ek Altsasun. Izena ematea zabalik dago ekainaren 27ra arte Mank-enSakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak, Altsasuko udalaren eta Nafarroako Kirol  Institutuaren laguntzarekin, futbol campusa antolatu du uztailean Altsasuko Dantzaleku futbol zelaian. Bi talde ariko dira: uztailaren 2tik 7ra bitartean 2000, 2001 eta 2002 urtean jaiotako neska-mutilak eta uztailaren 9tik 14ra 1999, 1998 eta 1997 urteetan jaiotakoak. Talde bakoitzean 30 neska-mutikorendako tokia dago. Taldeak goizeko 10:00etan hasiko dira lanean, 13:00a arte. Nazio mailako futbol entrenatzailea den Peio Goikoetxea altsasuarra izango da monitorea. Goikoetxeak, teoria eta praktikaren bidez, futboleko sekretuetan murgilduko ditu campusean izena ematen duten gaztetxoak. Kategoria bakoitzari dagozkion gaiak eta teknikak jorratuko ditu Goikoetxeak. Antolakuntzatik adierazi dutenez, aluminiozko botak debekatuta daude. Izena ematekoEkainaren 27ra arte eman daiteke izena, Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuan (948 464 866 telefonoan, kirolak@sakana-mank.com posta elektronikoan edo www.sakana-mank.com web gunean). 30 euroko kuota ordaindu behar da Euskadiko Kutxako 3035 011693 116.0.00332.8 kontu zenbakian.