Aitzkozar marokoarra

Guaixe 2012ko ekainaren 5a

Aitzkozar lasterketa. Jubenilak (4.050 m)1.Ibai Senar: 15:282.Eneko Lopez: 17:313.Ane Intxausti: 18:254.Aritz Gabirondo: 18:425.Iñigo Galarza: 18:456.Daniel Cerezo: 22:097.Leire Mateos: 24:068.Igone Olmos: 24:06Aitzkozar lasterketa. Seniorrak eta beteranoak (8.100 m)1.Abdelhadi Harassa: 26:213.Javier Moreno: 28:015.Urko Berdud: 28:429.Juantxo Arregi: 29:0410.Raul Audikana: 29:1013.Jose Javier Maiza: 29:5914.Juan Cruz Gomez: 30:0421.Juantxo Azurmendi: 32:0624.Patxi Cano: 32:3527.Eukene Goikoetxea Larraza: 30:0529.Santi Agirre: 33:1839.Jose Mari Igoa: 34:5941.Jose Inazio Otsoa: 34:5943.Juan Pedro Aritz: 35:4045.Sergio Ondarra: 35:4847.Ismael Lopez de Goikoetxea: 36:1748.Juan Jose Gomez: 36:1853.Xabier Ramirez de Alda: 37:1856.Aner Galarza: 39:0057.Eusebio Vinagre: 39:1758.Jose Mari Mercero: 39:2059.Erkuden San Martin: 39:3664.Jone Pelaez: 40:2967.Marisa Maiza: 41:3970.Raul Mendoza: 41:4778.Txaro Ondarra: 55:28Berotzarra ari zuela hasi zen Iturmendiko Aitzkozar eta Bakaikuko Bakarrekoetxea elkarteek antolatutako VIII. Aitzkozar Herri Krosa. Aurten Bakaiku izan zuen abiapuntu eta helmuga lasterketak. Aurretik kategoria txikikoak aritu ziren korrika, eta 18:30ean jubenilen, seniorren eta beteranoen txanda izan zen. Jubenilek Bakaikuko eta Iturmendiko dermioen artean markatutako 4.050 metroko ibilbideari buelta bat eman zioten, eta helduek eta beteranoek, aldiz, bi buelta, 8.100 m osatuz. 114 korrikalari aritu ziren proba nagusian eta zapore marokoarra izan zuen lasterketak, hasieratik Abdelhadi Harassak hartu baitzuen aurrea. Bera iritsi zen lehendabizi helmugara (26:21), Migel Aristuri ia minutu bateko aldea atereaz (27:14). Distantzia txikitan ongi moldatzen den Javier Moreno altsasuarra hirugarrena izan zen (28:01). Emakumezkoetan Salima Charki eta Raquel Llamasen arteko borroka estua izan zen. Azkenean Charki nagusitu zen (31:29), Llamasi 5 segundo eskas aterata (31:34). Lehen sakandarra Erkuden San Martin izan zen (39:36). Bukaeran sari emate ekitaldia izan zen. Korrikalari guztiek oparitxoa jaso zuten eta bildutako guztiendako auzate ederra prestatu zuten antolatzaileek. Hurrengo urtean Iturmendik hartuko du probaren lekukoa.