Wigginsek Dauphinéko lidergoari eusten dio

Guaixe 2012ko ekainaren 6a

Atzo Dauphiné Liberéko bigarren etapa jokatu zen. Bezperako erorikoaren ondoren Samuel Sanchezek tropelan jarraitzea erabaki zuen eta etapa bukatzea lortu zuen. Etapa Katushako Dani Morenok irabazi zuen, helmugarako gutxi falta zenean erasoa jo eta gero. 18 segundora sartu ziren Euskalteleko Jorge Azanza, Egoi Martinez eta Gorka Verdugo, eta 1:47ra Movistarreko Imanol Erbiti.Sailkapen orokorrean Sky taldeko Bradley Wigginsek jarraitzen du lider. Verdugo 46.a da, 35 segundora; Martinez 64.a, 1:07ra; Jorge Azanza 74.a, 1:25era; eta, Imanol Erbiti 97.a. Gaur hirugarren etapa jokatuko da, Givors eta La Clayette artean (167 km), etapa nahiko laua.